Article

  • Machine Learning
  • Artificial intelligence
  • AI

Post-koronabirus aroa, Adimen Artifizialaren aroa

18/05/2020 12

Adimen artifiziala robot futuristekin edo “Her” filmean ikusi genituen makinekin erlazionatzen dugu. Baina Adimen Artifizialak askoz gehiago da. Gizakiarentzaren osagarria da eta izan behar du, eta ez gizakiaren ordezkoa. Gure bizitza errazagoa egiten duen tresna, eta gizakiok eta gure planetak dituen premiazko erronkak konpontzeko gaitasuna duena.

Gaur egun, gure eguneroko bizitzan laguntzen diguten sistema asko daude, baina Adimen Artifizialari esker funtzionatzen dutela ez dakigu. Esate baterako, mugikorra desblokeatzeko hatz-marka edo aurpegia ezagutzea, hainbat aplikaziotarako erabiltzen dugun ahotsaren errekonozimendua, matrikula irakurtzen duen eta txartela sartu behar ez dugun aparkalekua, mugikorrarekin egiten dugun edozein argazki, edo giza begiak detektatu ezin dituen minbiziak detektatzen dituzten osasun-sektoreko aplikazio sofistikatuagoak ere Adime Artifiziala erabiltzen dute.

Adimen Artifizialak askoz gehiago da. Gizakiarentzaren osagarria da eta izan behar du, eta ez gizakiaren ordezkoa.

Koronabirusaren krisi honetan, Taiwan edo Hego Koreako adibideek egiaztatzen digute Adimen Artifiziala medikuntza bezain garrantzitsua dela pandemia bat prebenitzeko edo geldiarazteko. Bi kasuetan, teknologiaren erabilera erabakigarria izan da. Lehenengoan, eskolak itxi gabe kutsadurak geldiarazteko, eta bigarrenean, izurrite egoera konpontzeko.

Beraz, teknologian eta Adimen Artifizialean inbertitzeak bizitzak salbatzeko balio dezake, edo, gutxienez, kalteak arintzeko. Pandemia honen fase bakoitzean Inteligentzia Artifiziala erabiltzen ari da, eta birusaren aurkako borrokan erabakigarria dela erakusten ari da. Etorkizuneko agerraldiak identifikatu eta prebenitzeko orduan, adibidez, BlueDot enpresaren Inteligentzia Artifizialeko algoritmoak Wuhanen birusaz ohartarazteko gai izan ziren, Txinako agintariek baieztatu baino egun batzuk lehenago. Egungo pandemia egoeran ere, Adimen Artifizialak asko lagunduko luke, eta izan ere, lagunduko du hura konpontzen.

Diagnostikoan ere aurrerapauso handiak egiten ari dira. Alibaba Asiako erraldoiak adierazi duenez, bere Adimen Artifizialeko sistema berria tomografietan 20 segundotan koronabirusa diagnostikatzeko gai da. Tomografia horiek aztertzeko edozein metodo tradizionalek 15 minutu inguru beharko lituzke, eta zehaztasuna txikiagoa izango litzateke.

Adimen Artifiziala medikuntza bezain garrantzitsua dela pandemia bat prebenitzeko edo geldiarazteko.

Txinan garatutako beste sistema batek gizakien esku-hartzerik gabe detektatzen ditu tenperatura altuak dituzten pertsonak, eta aurpegiko maskara jarrita daramaten ala ez ere ezagutzen du. Sistema hori leku jendetsuetan aplika daiteke, hala nola aireportuetan, metro-geltokietan eta abarretan.

Ikerketari dagokionez, munduko teknologia-enpresa liderrak hainbat irtenbidetan lanean ari dira; adibidez, Googlek Adimen Artifizialezko DeepMind enpresaren bidez, proteina-egiturak aurresaten dituzten algoritmoak egiten ari da, COVID-19ren ikerketan lagunduz.

Baina koronabirusaren aurkako borrokan, Adimen Artifiziala funtsezkoa da, kasu berriak iragartzeko edo aurreikusteko algoritmoak sortzen, eta beharrezko ekipoak (aurpegiko maskarak, arnasgailuak, botikak, ZIU oheak, etab.) sortzen, baliabideak eta mugimenduak optimizatu ahal izateko edo osasun-zentro batean soberan eta beste batean falta ez izateko. Baita, mugikortasun-patroien kalkuluari, etorkizuneko fokuen detekzioari, arrisku-faktoreen kalkuluari edo bestelako konponbide posible askori ere aplika dakieke.

Eta jakina, Adimen Artifiziala txertoa sortzeko hainbat ikerketatan aplikatzen ari da, eta hura gabe, hori lortzeko denborak askoz handiagoak izango lirateke. Duela gutxi, Adimen Artifiziala aplikatu da koronabirusaren genoma dezifratzeko, eta horrek modu apartan murriztu du hain espero zen txertoa lortzeko denbora.

Zentzu horretan, Sherpa.ai-n ere erakundeen esku jarri ginen Adimen Artifizialeko eta Big Datako ezagutzak arrakastaz aplikatzen laguntzeko. Euskal Osasun Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzak prentsaurrekoan adierazi zuten bezala, plataforma bat garatu dugu, lurralde bakoitzean eta zehaztasun handiz, hurrengo zazpi egunetarako behar diren Zainketa Intentsiboetako Unitateen kopurua aurreikusteko gai dena, eta, honek, osasun-agintariei une bakoitzean behar diren baliabideak prestatzen eta ZIUak ez kolapsatzeko lagundu die.

Agian gutxietsi egin dugu teknologiak eta batez ere Adimen Artifizialak duen balioa. Honetatik ikasi behar dugu, eta ziur nago hau aldatu egingo dela. SARS-CoV-2 birusak indarrez behartu gaitu guztiak, urteetan egokitu behar genuenera egun gutxiren buruan egokitzera. Telelana eta bere tresnak (dagoeneko digitalak diren tresnak zaharkituta utzita ere, hala nola e-maila, elkarlaneko beste tresna batzuei bide emateko). Online hezkuntza,… dana oso egun gutxitan eboluzionatu da.

Agian gutxietsi egin dugu teknologiak eta batez ere Adimen Artifizialak duen balioa.

Aro aldaketa baten aurrean gaude, non Teknologia pertsonen zerbitzura egongo den. Mundu berri bat, non Adimen Artifiziala bizitza errazago egiteko baliabide bat izango den, gizakia handitzeko tresna bat, eta ez hura murrizteko.

Agertoki berri honetan, agian gehiago baloratuko ditugu “makina” batek berez sortu ezin dituen “momentu” horiek, eta kasu askotan zoriontasuna ematen digutenak direnak. Kulturak, lagunek eta familiak funtsezko papera jokatzen duten momentu horiek. Zalantzarik gabe, teknologia han egongo da, baina bigarren maila batean, dena errazten. Adimen Artifizialak, berez, ez digu zoriona emango, baina haren bilaketan bai lagunduko digu.

Normalean, gure gizartean hain esanguratsuak diren aldaketa horiek gizakiak egiten duen gertaera bati lotuta egon ohi dira, eta ez kanpoko gertakari bati. Data zehatz bat izan ohi dute, eta data hau aurrerapen edo berrikuntza batek, iraultza batek, gerra batek edo aldaketa hori azkartzen duen gertaera batek zehazten du.

Paradoxikoa da birus biologiko batek (eta ez berrikuntza teknologiko batek) aro aldaketa teknologiko bat ekartzea. Post-koronabirus aroa deituko diogu, non sektore berriak sortu, gehienak eraldatu eta beste batzuk desagertu egingo diren, baina teknologiak, eta batez ere Adimen Artifizialak, askoz nabarmen handiagoa izango dute munduaren hurrengo bertsio honetan.