Oswaldo Lorenzo

Unikemia enpresako bazkide eta zuzendaria eta Deusto Business School-eko irakaslea.

Oswaldo Lorenzok Warwick Business Schoolen PhD bat eta IESA Business Schoolen MBA bat ditu. Harvard Business School-en (Boston, AEB) Colloquium on Participant-centered Learning delakoan eta Texasko Unibertsitateak Austinen (AEB) duen ikerketa-programa espezializatuan ere parte hartu du. Oswaldok rol ezberdinak betetzen ditu bere bizitza profesionalean. Unikemiako bazkide/zuzendaria da, Edtech sektoreko startup bat Espainian eta Latinoamerikan dagoena. Deusto Business School-eko irakasle asoziatua eta Manchester Business School-eko irakasle bisitaria da. Oswaldok ikerketa-artikuluak argitaratu ditu California Management Review, Information & Management eta Journal of Enterprise Information Management bezalako aldizkari espezializatuetan. Ikerketa lan ugari ere aurkeztu ditu The Academy of Mananagement Meeting eta American Conference in information Systems (AMCIS) bezalako konferentzietan.