Sherpa.airen erantzuna COVID-19ren aurrean

Lankidetza da COVID-19ri aurre egiteko modu bakarra. Sherpa.aik administrazio publikoen eta osasun-erakundeen esku jarri ditu bere zerbitzuak eta gaitasunak, COVID-19 agerraldiari eusten laguntzeko.

Sherpa.airen adimen artifiziala COVID-19ren aurka

Herrialde guztiek aurre egin behar dioten arazo kritikoa infekzio guztiei aurre egitea eta Zainketa Intentsiboetako Unitateak (ZIU) betetzea eragoztea da. Une oro behar diren baliabideak prest izateko, Sherpa.aik ZIUen etorkizuneko beharrak aurreikusten dituen eta hainbat eszenatokitara egokitzen den plataforma garatzen lagundu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.

Plataformak eragin handia izan du eta arrakasta handia izan da, honako hauek zehaztasun handiz aurreikusteko aukera eman duelarik:

  • Osasun-zerbitzuen beharrak, Zainketa Intentsiboetako Unitateen beharren 7 eguneko iragarpenarekin, eta konfiantza-tartearekin.
  • Agerraldi berriak non gertatuko diren.
  • Birusaren hedapeneko patroiak eta joerak eta infekzio-tasak arloz arlo.

Tresna hau birusaren patroiak eta joerak ezagutzeko gai da, eta baita osasun-zerbitzuetarako ezinbesteko garrantzia duten datuak identifikatzeko, hala nola infektatuen joerak edo etorkizuneko fokuak. Plataformak Machine Learningeko algoritmoak erabiltzen ditu, besteak beste, iragarpenak egin ahal izateko.

Sherpa.airen erantzuna hedabideetan

Sherpa.aik COVID-19ren aurkako borrokan egindako ekarpena komunikabide ugarietan agertu da, telebistatik egunkarietara eta webguneetara. Besteak beste, La Sexta, TVE eta ETB telebista kateek eta El Mundo, El Confidencial eta ABC egunkariek Sherpa.aik garatutako teknologiaren berri eman dute.

La Sexta

ETB 2

TVE

ETB 1

24h

ETB 2