Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI

Sartu Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI zure produktu eta zerbitzuetan, eta erabiltzaileei erakusten eta eskaintzen zaien informazioa pertsonalizatu.

Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI gomendioak sortzeko eta iragarpenak egiteko zerbitzua da, helburu orokorreko teknologia erabiliz. Eremu aurrefabrikatu sorta batekin eta edozein eredurekin integratu daitezkeen eremu pribatu eta pertsonalizatuak garatzeko gaitasunarekin, benetako negozio-balioa ematen du, erabiltzaileen beharrei aurrea hartzeko aukera ematen baitu.

Recommendation AI

Custom Content Recommendations

Produktuen gomendio oso pertsonalizatuta eskalan eskaini nahi dituzten enpresei zuzenduta, Sherpa.ai Custom Content Recommendation-ek aukera ematen dizu produktuen eta zerbitzuen ad hoc gomendioak sortzeko eta zure negozioaren arauak parametrizatzeko. Sherpa.airen gomendio orokorreko asmo anitzeko teknologiari esker, zure produktu eta zerbitzuen katalogoan gomendioak sar ditzakezu, hala nola:

  • Albisteak
  • Musika
  • Filmak
  • Edozein motatako txikizkako produktuak
  • Eta beste hainbat...

Prebuilt Recommendations

Sherpa.aik kasu arruntak aztertzeko eremu bilduma eskaintzen du, berezko datu eta edukiekin. Funtzionalitate horri esker, Sherpa.airen eremu-bildumako gomendioak sar ditzakezu eta zure sistema eragileetan integratu. Gure eremuak eta hautatutako edukia erabiliz, erabiltzaileei testuinguruaren araberako gomendioak eman diezazkiekezu, haien gustuetan eta kokapenean oinarrituta, honako gai hauei buruz:

  • Albisteak
  • Kirolak
  • Filmak eta antzerkia
  • Telebistako programazioa
  • Eguraldia
  • Entretenimendua
  • Jatetxeak

Predictive AI

Next Place Prediction

Erabili Sherpa.ai, eguneroko errutinaren arabera erabiltzaile baten hurrengo posizioa iragartzeko. Sherpa.airen kokapena iragartzeko teknologiak testuinguruaren berri duenez, interesguneak ondoriozta ditzakezu (Etxea, Lana edo Aisialdiko hainbat interesgune), informazio historikoa eta erabiltzailearen ohiturak erabiliz, kokapenean oinarritutako iragarpenak egiteko.

Zergatik Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI?

Malgua eta moldakorra

Sherpa.ai Recommendation and Predictive AIk prozesua end-to-end automatizatzeko aukera ematen du, Adimen Artifiziala eskalan eraikitzeko, hedatzeko eta mantentzeko negozio-sistema eta -gailuetan. Aurrefabrikatutako eremuen artean hautatzeko eta eremu pribatuak sortzeko aukerak negozio bakoitzaren beharretara egokitzeko erraza egiten du.

Teknologia paregabea

Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI, Machine Learningeko teknikak eta teknika Bayesiarrak eta Konputazionalak konbinatzeko garatu diren eredu hibridoetan oinarritua dago, hala nola Sare Neuronalak, Random Forest edo Aldagai Latenteen Ereduak. Gartner eta CB Insights bezalako nazioarteko izen handiko merkatu-analistek Sherpa.ai laguntzaile birtualen eta Adimen Artifizialaren sektoreetan enpresa liderretako bat dela uste dute.

Independentea

Erabiltzaileek emandako informazioarekin lan egitean, Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI zehatzago bihurtzen da datu gehiago gehitzean. Enpresek gomendio eta iragarpen erabilgarriak egin ahal izateko, eta, aldi berean, beren datuak eta erabiltzaileen datuak gordetzeko, Sherpa.aik datu horien jabetza osoa ahalbidetzen die.

Erabilera-kasuak

Entretenimendua areagotu ezazu, telebistako gomendioen eta eduki pertsonalizatuko filmen bidez

Sherpa.ai Custom Content Recommendations erabiliz, gailu anitzeko telebista-zerbitzuaren hornitzaile batek bere negozioari balioa gehitu diezaioke erabiltzaileentzako gomendio pertsonalizatuak sortuz. Erabiltzaile batek bertako albisteak astean zehar ikusten baditu, ostiral gauetan komediak, eta asteburuetan nazioarteko dokumentalak eta filmak nahasten baditu, orduan, telebista-zerbitzuaren hornitzaileak Sherpa.ai erabil dezake zer programa iradoki erabakitzeko, erabiltzailearen profilean eta haren telebistako ohituretan oinarrituta.

Erabiltzaileak informatuta eduki, albisteen gomendio aurrefabrikatuekin

Sherpa.ai Prebuilt Recommendations erabiliz, gailu eta plataforma ugariko erabiltzaileak dituen ordenagailu pertsonalen enpresa batek bere negozioari balioa gehitu diezaioke albisteen gomendio pertsonalizatuak sortuz. Erabiltzaile batek estatuko eta nazioarteko albisteak goizeko lehen orduan bere telefono mugikorrean irakurtzen baditu, kirol-albisteak jateko orduan ordenagailuan irakurtzen baditu, eta kultura-artikuluak gauez bere tabletean, orduan enpresak Sherpa.ai erabil dezake zer artikulu iradoki erabakitzeko, eguneko orduaren, kokapenaren, irakurtzeko ohituren eta erabiltzen ari den gailuaren arabera.

Helmugei aurrea hartu, hurrengo lekuaren iragarpen pertsonalizatuekin

Sherpa.ai next Place Prediction erabiliz, ibilgailuetan entretenimendu-sistemak instalatuta dituen automobilgintza-enpresa batek bere negozioari balioa gehitu diezaioke, autoaren barruan iragarpen pertsonalizatuak eginez. Erabiltzaile batek leku jakinetara ordu zehatzetan joateko joera badu, autoan integratutako entretenimendu-sistemak ezagutza hori erabil dezake erabiltzailearen helmuga iragartzeko eta jarraibideak emateko. Adibidez, Sunnyvalen bizi den erabiltzaile batek astearte euritsuetan gimnasiora joateko joera badu, astearte batean arratsaldeko seirak aldera ibilgailua martxan jartzean, autoak gimnasiorako iradokizun prediktiboa erakuts diezaioke.

Moda pertsonalizatua eta denbora errealean

Sherpa.ai Custom Content Recommendations erabiliz, arropa saltzen duen enpresa batek bezeroei artikulu pertsonalizatuak iradoki diezazkieke, baita bezeroei multzo bat sortzen lagundu ere, aurretik harremanak izan dituen produktuetan oinarrituta: erosi ditu, ikusi ditu, klik egin die, partekatu ditu, erosketa-poltsan edo bere desio-zerrendan gehitu ditu, e.a. Gainera, bezero batek jaka bat gehitzen badio bere erosketa-poltsari, enpresak cross-selling ekintzak egin ditzake, produktu osagarriak eskainiz.

Ikasleen arreta beregana ezazu neurrira egindako ikastaroen bidez

Sherpa.ai Custom Content Recommendations erabiliz, online ikastaroen plataforma batek ikaskuntza-esperientzia pertsonalizatua eskain diezaioke ikasle bakoitzari, bere behar eta interesen arabera. Ikasle batek gai jakin bati buruzko ikastaroa amaitu edo bilatzen badu, e-learning plataformak Sherpa.ai erabil dezake interesatu ahal zaizkion beste ikastaro batzuk gomendatzeko.

Neurrira egindako bidaiak eskaini

Sherpa.ai Custom Content Recommendations erabiliz, bidaia-erreserben webgune batek garraioa, ostatua eta ekintza pertsonalizatuak iradoki diezazkieke bere bezeroei, ahalik eta esperientzia onena emateko, aurreko portaeran edo antzeko erabiltzaileetan oinarrituta. Erabiltzaile bat ostatuen bila gune jakin bat arakatzen ari bada eta mendi-ibilbideen esperientziak begiratu baditu, Sherpa.ai erabil dezake webguneak ziurrenik gozatuko lituzkeen jardueretatik gertu dauden ostatuak gomendatzeko.

Mantentze prediktiboa

Sherpa.ai Predictive AI erabiliz, fabrikatzaileek mantentzea kontrolpean dagoela ziurta dezakete, makina batek jasan duen lan-kargan eta jarduera-denboran oinarrituta, ikuskapena eta mantentze-lanak noiz behar dituen aurreikusiz. Aldez aurretik lantegiko buruak ohartaraziz ekoizpen-arazoak saihesteak, gelditasun gutxiago eta produkzio-ordutegi estuagoa esan nahi du.

Ihesaldi perfektua iragartzea

Sherpa.ai Predictive AI inplementatuz, hotelak erreserbatzeko webgune batek bezero bakoitzarentzat zein aukera diren egokienak aurreikus dezake, dagoeneko kontsultatu dituen ostatuetan oinarrituz eta bere hurrengo klika aurreikusiz. Ihesaldi egokia iragartzeak esperientzia sinpleagoa eta lasaiagoa eskaintzen dio erabiltzaileari bere bidaia erreserbatzean.